Eduki publikatzailea

Trafiko eragozpenak Erregeen etorrera dela-eta

Pasaiako Udaltzaingoak gogorarazi nahi du Ekialdeko Errege Magoen etorrera dela-eta, trafiko eragozpenak sor daitezkeela herrian.

Honako hauek dira desfileen ordutegiak eta irteera lekuak:

  • Donibane: 18:00etan Meipitik.
  • San Pedro: 19:00etan Pablo Eneatik.
  • Antxo: 18:00etan Luzuriagatik.
  • Trintxerpe: 19:15ean Gudari plazatik.

Gainera, Euskadi Etorbidea 18:00etan moztuko da, desfilea prestatzeko.

Informazio gehiago Udaltzaingoan 943004300 telefonoan.