Eduki publikatzailea

Epaimahairako hautagaien zerrendak osatzeko zozketarako erroldaren erakusketa

Zinpeko Auzitegiaren 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 artikuluaren eta epaimahairako hautagaien zerrendak osatzeko zozketa arautzen duen 1398/1995 Errege Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, irailaren 18tik 27ra HAZeko bulegoetan kontsultagarri egongo da epaimahairako hautagaien zerrenda.

Zerrendak 2018ko irailaren 16an 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak ditu, bozketa aktiboa egiteko ezgaitasuna dutenak edo gaitasungabetzea jaso dutenak kendu ondoren.

Zozketa jendaurreko bilkuran burutuko da, Atotxako Justizia Jauregiko 13. zenbakiko epaiketa-aretoan, irailaren 28an, goizeko 10:00etan.

Hautatutakoen behin-behineko zerrenda udaletxeetan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azalduko dira urriko azken hamabost egunetan zehar. Halaber, hautagai bakoitzak jakinarazpen bat jasoko du, non ezgaitasun, bateraezintasun eta aitzakia arrazoiez eta alegaziorako prozeduraz ere jakinaraziko zaien.

Zerrenda behin betiko onartzen denean, bi urteko iraupena izango du.