Eduki publikatzailea

Emakumeentzako jabetze eskola

Seigarren urte honetan Pasaiako Berdintasun Mahaiko kide direnek (Harremantxo, Bezkoz Beko, Azkuene, Topaketa, Lagun Artea, Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloa eta emakume pasaitarrak) hainbat ikastaro eta jarduera proposatu dituzte 2018-2019 ikasturterako.

Hausnarketarako, sendotasunerako eta topaketarako tokia izango da ahalduntze eskola, emakume pasaitarrei zuzendua. Emakumeak antolatzea eta saretzea da nahia, betiere, helburu hauek aintzat hartzen direla:

  • * Emakumeen eta emakume taldeen autonomia indartzea.
  • * Emakumeen sormenezko lana eta borroka ezagutzera ematea eta balioestea.
  • * Emakumeek gizartean eta politikan parte har dezaten suspertze-lanak egitea, haien eragina politika publikoetan eta beste hainbat gizarte eta kultura eremutan suma dadin, historikoki baztertuta egon direnez.
  • * Emakumeen artean trukean oinarritutako sareak sortzea eta bultzatzea.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA: HAZ- Herritarren Arreta Zerbitzua 943344034. Izena emateko epea urte osoan irekia.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta haurtzaindegia izango da. Zerbitzu hori erabiltzeko aurretik izena eman, eta eskaera egin behar da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

  • Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloa
  • Euskadi etorbidea, 27, behea
  • Telefonoa: 943004320
  • Posta elektronikoa: berdintasuna@pasaia.net