Eduki publikatzailea

Elkarteen eguna 2017, Antxon

Haurrekin eta nerabeekin lan egiten ari diren elkarteek eta udalak elkarlanean antolatuta elkarteen eguna ospatuko da urriaren 7an. Zortzi elkartek hartuko dute parte Antxon hiru gunetan (Ibaiondo frontoi estalian eta kanpoko zelaietan). Elkarte egunaren zortzigarren edizioa izango da honako hau. 

Haurrei eta familiei euskarazko jarduerez gozatzeko eta, bereziki, jolasteko aukera eskainiko zaie. Halaber, elkarteek urte osoan eskaintzen dizkieten jarduerak ezagutzeko parada izango dute haiek. Aukera polita izango dute, beraz, jolasteko eta ondo pasatzeko. 

 

EGITARAUA

Elkarteen eguna 2017

Haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko elkarteek zer-nolako garrantzia eta ardura duten nabarmendu nahi genuke. Eskertzekoa da haiek egiten ari diren lana eta, era berean, eskertzekoa da nola bildu diren zeregin honetara. Behar-beharrezkoak dira gizarte honetan, eta haur, gazte zein familientzat ere ezinbestekoak dira. Urriaren 7an, 17:00etatik 19:30era kolektibo honekin lan egiten ari diren elkarteek tailer eta ekintza ugari prestatu dituzte haurrek ondo pasatzeko. Beraz, hurbiltzeko, ezagutzeko eta gozatzeko gonbita egiten dizuegu!

  1. Gunea, Ibaiondo frontoian: Pilota, arrauna eta gimnastika tailerra.
  2. Gunea, Ibaiondo frontoiaren kanpoko zelaietan: ginkana bizikletaz eta familientzako triatloia
  3. Gunea, Ibaiondo frontoiaren kanpoko zelaietan: lankidetzazko jolasak eta sormena lantzeko tailerrak.

Amaiera ekitaldiaren ondoren merienda banatuko da.