Eduki publikatzailea

"El viaje de Luna a Mundoletras" ipuinaren aurkezpena udal liburutegietan

Pasaia-Lezo Lizeoko LH3ko laurogeita zazpi haurrek adi-adi entzun zioten Dory Lansorena idazleari EL VIAJE DE LUNA A MUNDOLETRAS ipuina kontatzen.

Irakurketa amaituta, marrazkiak egiten hasi ziren fikzioa ilustratzeko.

Ipuina Celya Edicionesek argitaratu du, eta Antxoko eta Donibaneko liburutegietan aurkeztuko da. 

Egilearekin eta editorearekin batera parte hartuko du Tania Serrulla kazetari eta idazleak

ANTXOKO LIBURUTEGIAN

  • Ekainaren 11n, astelehena, 18:00etan (Hamarretxeta kalea, 13, Pasai Antxo)

DONIBANEKO LIBURUTEGIAN

  • Ekainaren 12an, asteartea, 18:00etan (Donibane kalea, 1, Pasai Donibane)