Eduki publikatzailea

Ekintza kulturaktiboak

Hementxe dituzu esku-eskura Pasai Donibanen,  kultura eta Jarduera Fisikoa eta kirola uztartzeko asteazken kulturaktiboak eta bestelako ekimen kulturaktiboak!

  • Zer dira? Pasaiako kulturaren eta kirolaren arloen arteko proiektu amankomun bat: seme-alabak kulturguneko liburutegiko ekintzetan dauden bitartean, gurasoei kirolgunea erabiltzeko aukera ematen zaie doan.
  • Non egingo dira? Donibaneko kulturgunean eta kirolgunean.
  • Norentzat? Seme-alabak kultura lantzera bideratzen dituzten gurasoentzat.
  • Noiz izango dira? Hilabete bakoitzeko azken asteazkenetan, eta liburutegian ekimen bereziak egiten direnean. Hona data batzuk: martxoak 27, apirilak 17, maiatzak 29 eta ekainak 19 + liburutegiko ekimen batzuetan.
  • Informazio + : Donibaneko kirolgunera deituta (943 34 53 71)

Bultzada eman kulturari eta oparitu kirola! Izan kulturaktibo!