Eduki publikatzailea

Ekainaren 18tik uztailaren 2ra bitartean, San Joan jaiak Donibanen

06/18, larunbata, Sagardo Eguna 

  • 09:30 Diana dultzaineroekin.
  • 11:00 Dantzari txikiak herritik barrena.
  • 12:30 Dantzari txikien dantza erakustaldia Santiago plazan.
  • 17:30 Txotx! Santiago Plazan Lurdes Sistiagaren eskutik.
  • Txalaparta, bertsoak eta musika egongo da arratsalde osoan zehar.
  • 19:00 Muxikoak, Lezoko dantzazaleen eskutik.

06/23, osteguna

  • Aitona-amonen Aterpeko ikasturte amaiera, haien egoitzan.
  • 18:30 Buruhandiak Meipitik plazara.
  • 19:30 Txupinazoa eta ikurrina igoera, Uxue Puy Erkizia eta Lukas Corro Bilbaoren eskutik.
  • Jarraian, agurra eta erraldoien dantza.
  • 20:00-21:00 Dantzaldia Santiago plazan Eñaut Gantxegi Djarekin.
  • 20:45 San Joan martxa joaz, Konstantzia Bandak plazatik elizarainoko bidea egingo du. Salbea amaitzean, plazara itzuliko da eta sua piztu bitartean musika eskainiko du zuhaitzaren inguruan.
  • Ondoren, San Joan sua eta aurreskua.
  • 22:00-24:00. Dantzaldia Santiago plazan Eñaut Gantxegi DJarekin.

06/24, ostirala

  • 10:00 Diana txistulariekin.
  • 12:00 Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara. Danborradako zuzendaria Inhar Laboa Martin izango da.
  • 17:00 : Gimnasia erritmikoaren erakustaldia Santiago plazan.
  • Ondoren Santiago plazan askaria eta jolasak.
  • Udaletxe zaharrean Badia Eskolaren eskutik herriko txikientzako antzerki emanaldia.
  • 17:30 Mus txapelketa Santiago plazan.

06/25, larunbata

  • 17:30 Estropada: IBERDROLA ikurrina.
  • Gipuzkoako Nesken Traineru Liga.
  • 19:00 Arraunlarien aurkezpena: klubeko partaide guztien aurkezpena herriari.
  • 21:00 Afaria: paella-jana herrikoia plazan.
  • 22:30 Bideoa plazan. San Joango arraunari buruzko bideoa.
  • 23:00 Musika.

06/26, igandea

  • 10:00 Triatloi txikia Santiago plazan.

02/07, larunbata

  • 08:00 XXV. 16 orduko futbito txapelketa Santiago plazan.