Eduki publikatzailea

Ekainaren 1etik aurrera, Udal Euskaltegiko udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea zabalik

Udal Euskaltegiak zabaldu du udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea. Ekainaren 1etik aurrera euskaltegitik pasa (Euskadi etorbidea, 61) eta eman dezakezu izena ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango diren ikastaroetan.

Prezioa: 128€.

Har itzazu udako goizak daukazun euskara maila hobetzeko edota 2016ko HABEren azterketen bigarren deialdirako edo deialdi librerako prestaketa lana egiteko. ZATOZ!

Harremanetarako: euskal@pasaia.net    /  943 004340