Eduki publikatzailea

Ekainak 5: Donibaneko triatloia dela -eta, trafiko oharra

Igande honetan, ekainak 5, goizeko 10'30etan, “Pasai Donibaneko III Geltoki motor triatloia” ospatuko dugu. Hau dela eta, herri osoan ezingo da kotxez sartu eta kalea banatuta egongo da oinezko eta triatleten artean proba bukatu arte.

Herritik irteteko errepidea ere moztuta egongo da 10'30etatik 12'00etara bizikleta proba amaitu arte.

Mila esker guztioi zuen laguntza eta arretagatik eta barkatu eragozpenak.