Eduki publikatzailea

Ekainak 1, Euskal Herriko aniztasunaren eguna

Aurten ere, Pasaian, aniztasunaren eguna ospatuko da. Pasaia askotarikoa denez, Udalak aniztasunaren aldeko konpromiso irmoa du: hura aitortzeaz gain, udal jardueren eta programen estrategien diseinuan aniztasuna aintzat hartzen du.

Eta bide horretan, Pasaiako Udalean honako oinarri hauek hartuko dira kontuan: 

  • Jatorri eta kultur aniztasuna ondare baliotsua da; aberasten gaitu, eta ezagutu, aitortu, eta babestu beharreko zerbait da.
  • Aniztasuna kohesiorako elementua da. Ezinbestekoa da kultura guztiak aitortzea. Era berean, ezinbestekoa da, zapaldua izan den euskal kultura aitortzea, eta kohesiorako elementu gisa bermatzea. 
  • Aniztasunak errealitatearen irakurketan irekiera dakar, eta edozein alor eraikitzeko garaian, aniztasun horrek gizartearen garapena bermatuko du ezagutzak partekatuz.  
  • Aniztasuna bete beharreko eskubidea da. 
  • Herritar ororen arteko aukera berdintasuna bermatuko da, jatorria edo kulturagatik ezberdintasun edo diskriminazio egoerak baztertuz, eta salatuz.
  • Pasaian nork bere kultur adierazpenak garatzeko eskubidea izango du. Herriko kultura guztiak maila berean jarriko dira, eta hegemonikoak ez diren kulturak ezagutu, aitortu eta bermatu egingo dira. 
  • Arlo guztietan hartuko da kontuan aniztasuna. Zeharka landuko da, eta gainerako zehar lerroen bitartez (berdintasuna eta euskara), maila berean jorratuko da. 
PROGRAMA

Non: TRINTXERPEKO ALKATEORDETZA

Maiatzaren 29an, ostirala, 19:30ean, ANIZTASUNARI BURUZKO FILM LABURRAK,Trintxer Kulturala elkartearekin elkarlanean; eta ondoren, Nicola Foronik solasaldia gidatuko du.

  • “UN LUGAR MEJOR”

Zuzendaritza: Marisa Crespo eta Moises Romera

Iraupena:3 minutu eta 30 segundo

Urtea: 2013

LABURPENA: Thimbok futbolaria izan nahi du, Malikek negozioa izatearekin amets egiten du, eta Dembak leku hobe batera joan nahi du. 

  • “THE ART OF CROSSING A BRIGDE”

Zuzendaritza: Asger Lindgaard

Iraupena:14 minutu eta 59 segundo

Urtea: 2012

LABURPENA: kubatar artista baten istorioa da, eta Suediako sistema kafkiarrean harrapatuta dago. Emazte daniarra maite badu ere, legediaren sistemaren katramilagatik, zoritxarragatik, eta bere arduragabekeriagatik, ezin du Suedian bizitzen jarraitu. 

  • “NGUTU”

Zuzendaritza: Felipe del Olmo eta Daniel Valledor

Iraupena: 5 minutu

Urtea: 2011

LABURPENA: oso gutxi saltzen duen egunkari saltzailea da Ngutu. Erabat haserreturik, inguruan dabiltzan oinezkoak behatzeari ekingo dio, negozioan aurrera egin asmoz.

  • “LA MEDIA PENA”

Zuzendaritza: Sergio Barrejón

Iraupena: 14 minutu

Urtea: 2011

LABURPENA: gozialdean, exekutibo bat bulegoan pistola batez bere buruaz beste egitekotan dago. Katua sakatzear dagoenean, garbitzailea sartuko da ustekabean.

  • “PROVERBIO CHINO”

Zuzendaritza: Javier San Román

Iraupena: 9 minutu

Urtea: 2005

LABURPENA: Sergio lan bila dabilen kubatar gazte beltza da. Hiriko txinatar auzoan, jatetxe batean zerbitzari bat behar dutela ikusiko du. Lana eskatuko du, eta bertan hasiko da. 

Ekainaren 1ean, astelehena, 17:30ean, JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEEN ARTEKO TOPAKETA, 19:00etan D´Capricho musika taldea eta luncha.

Ekainaren 2an, asteartea, 18:30ean, Pasaiako Musika Eskolako ikasleen gaita emanaldia, eta 19:00etan, "Galiza en Venezuela" izeneko dokumentalaren emanaldia, Fato Cultural Daniel de Castelao elkartearen eskutik.