Eduki publikatzailea

Pasaiako jubilatuen egoitzak eta Elizgain eguneko arreta-zentroa itxi egingo dira

Martxoaren 12tik aurrera

Eusko Jaurlaritzak emandako irizpideei jarraituz, 2020ko martxoaren 12tik aurrera eta ohartarazpen berri bat eman artean, itxi egingo dira Pasaiako jubilatuen egoitzak eta Elizgain eguneko arreta-zentroa; eta egoitza eta jarduera horiekin lotuta dauden establezimendu guztiak.

Orobat, jubilatuen egoitza horiekin edota adineko pertsonekin lotutako edozein ekintza bertan behera geldituko da, ohartarazpen berri bat eman artean. 

Era berean, Pasaia Musikalek hirugarren adinari eskaintzen dizkion talde ekintzak ere bertan behera geratzen dira.

Barkatu eragozpenak.
Gizarte Ekintzako zinegotzia