Eduki publikatzailea

Donibaneko ura edangarria da berriro

Abenduaren 17tik aurrera

Donibaneko bizilagun guztioi aditzera ematen zaizue Osasun Sailak baimena eman duela 2018ko abenduaren 17tik aurrera ura edateko udal saretik, Donibanen.

Arazoa hil honen 13an gertatu zen, depositua garbitzeko lanek eta ur-zaparradek sorrarazitako urek bat egitean.

Bat-egite horrek uren uhertasun mailen igoera ekarri zuen, eta arautegiak onarturiko maximoa gainditzea. Horren ondorioz, Osasun Sailak ura ez zela edangarria adierazi zuen (Uhertasuna: likido garden bat, bere barnean disolbatu gabeko gaiak dituelako, berez den bezain gardena ez izatea). 

Ostegunean bertan egindako lehen analisian eta ordutik aurrera behin eta berriz egin diren uraren analisiek beti negatibo eman dute kutsadura mikrobiologikoan, organikoan, mikroorganikoan eta metaletan.  Beraz, egun horietan ura edan bada, ez da kezkatu beharrik, ura ez baitzen txarra osasunerako.

Egindako lanek uhertasun maila onarturiko maximotik behera ekartzea lortu zuten larunbat goizeko lehen orduetatik, eta analisiek ura edangarria zela egiaztatu zuten. Alabaina, arautegiak ezartzen du ur kontsumoa baimentzeko 48 ordutan errepikatu beharrak daudela emaitza negatiboak, eta epe hori astelehen honetan betetzen da.

Herritarrei barka-eskea egiten diegu molestiengatik, eta ez dezatela zalantzarik izan jarraituko dugula lanean arazo hau berriro gerta ez dadin.