Eduki publikatzailea

Donibaneko liburutegiko ikasketa gela zabalik

Donibaneko liburutegi berria ari da poliki-poliki martxa hartzen. Laster ikasketa gela zabalduko da eta udara baino lehen espazio osoa.

Martxoaren 12an ikasketa gela irekiko da. Astelehenetik ostegunera 16:30etik 19:00etara egongo da irekita, eta 14 urtetik gorako herritarrek izango dute bertan egoteko aukera.

Liburuzainak ez du inongo arreta zerbitzurik emango, izan ere berak lekualdatzearekin zerikusia duten bere lanekin jarraituko du. Beraz, herritarrei eskatzen zaie, ikasten gelditu behar ez badute, mesedez, ez daitezela liburutegira joan.