Eduki publikatzailea

Donibaneko liburutegiak 1.700 €ko saria jasoko du

 Balorazio Batzordeak liburuak erosteko 1.706,66€-ko diru-laguntza emateko hautatu duen liburutegietako bat Donibanekoa izan da, liburutegia eraldatuz eta komunitatea sortuz, garai eta erronka berrietarako proiektua garatu duelako. Irakurketa  sustatzeko 2017. urteko beste proiektu batzuen artetik aukeratu dute hori, 50.000 biztanletik beherako udalerrien artean. 

Diru-laguntza liburutegirako liburuak erosteko erabiliko da, eta bibliografia-hautaketa liburutegiko langileek beharren arabera osatuko dute, eta funtsak gehitzea izango da helburua, azken batean, onuradunak  udalerriko bizilagunak direnez. 

Irakurketa sustatzeko ekintzak, liburuzainaren eraginkortasuna nahiz jarduna, eta komunitatearen gizarteratzea eta teknologia berrien erabilera proiektu bakar batean biltzen dituzten udalerrietako liburutegiak saritu nahi dituzte lehiaketa horren bitartez.