Eduki publikatzailea

Donibane kalea ibilgailuentzat itxita San Juan jaietan

Datozen egunetan San Juan jaiak izango direla-eta, Donibane kaleko eta Bonantzako merkatari, ostalari eta bizilagunei jakinarazten zaizue honako ordutegi hauetan kalea itxiko dela ibilgailu guztientzat, baita motoentzat ere:

  • Ekainaren 23an, ostirala: 18:00etatik aurrera. Ezingo da autorik aparkatu alde zaharrean gauez.
  • Ekainak 24, larunbata: egun osoan itxita. Ezingo da autorik aparkatu alde zaharrean, ez egunez eta ez gauez.
  • Ekainak 25, igandea: 20:30 arte itxita. Udal Ordenantzak baimendutako ordutegian sartu eta aparkatu ahal izango da.

Uztailaren 1ean Santiago plazan futbito txapelketa egingo dela-eta, plazak ibilgailurik gabe egon beharko du bezperatik, hau da, ekainaren 30az geroztik. Beraz, ezingo da plazan aparkatu.

  • Uztailak 1, larunbata: kalea itxita egongo da egun osoan. Gauez ere ezin izango dira ibilgailuak Santiago plazan aparkatu.

PASAI DONIBANEKO JAI BATZORDEA