Eduki publikatzailea

Donibane kalea ibilgailuentzat itxita ikerketa geofisikoa egiteko

Apirilaren 24, 25 eta 26an Donibane kaleko ikerketa geofisikoa egingo da, Udala, URA Ur Agentzia eta Añarbeko Urak-ekin batera, lantzen ari den Donibane kaleko saneamendu proiektua idazteko. Aipatutako ikerketa 3D Georradar teknologia erabilita egingo da, zeinaren emaitzak mareen eraginez alda daitezken. Horregatik, beharrezkoa da itsasbeheran lan egitea, batez ere Donibane kaleko punturik baxuenetan.

Hori dela eta, apirilaren 24, 25 eta 26an Donibane kalea ibilgailuentzat itxita egongo da honako ordu hauetan:

  • Apirilak 24, astelehena: 12:00etatik 18:00etara (Donibane kale osoa).
  • Apirilak 25, asteartea: 9:00etatik 13:00etatik (Donibane kale osoa). 13:00etatik aurrera Santiago plazatik Bonantzako elizarainoko tartea itxiko da.
  • Apirilak 26, asteazkena: Santiago plazatik Bonantzako elizarainoko tartea 9:00etatik 13:00etarta itxiko da.

Barkatu eragozpenak