Eduki publikatzailea

Don Boscoko futbol zelaiko belarra aldatuko da, beste obra batzuekin batera

Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko instalazioak Pasaia KE elkarteak kudeatzen ditu, GI-363 lotura-adarra egiteko Molinaoko zelaia bota zenez geroztik, hau da, duela hamar urte baino gehiago. Futbol zelaia urtea bukatu aurretik berrituko da.

Obra hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du, 2017-2020 aldirako abian jarri duen kirol ekipamenduen plangintzaren baitan. Hain zuzen ere, obraren % 100 finantzatuko du, guztira: 370.049,07 euro.

Instalazioan honako egokitzapen-lan hauek egingo dira: belarraren eta ureztatze-instalazioaren egoera dela-eta, aurreikusi da belar artifiziala kendu eta horren lekuan Futboleko Espainiako Futbol Federazioak 2. B mailako zelaietarako ezarritako baldintzak betetzen dituen belarra jarriko da; era berean, ureztatze-instalazioaren zati bat aldatuko da, eta ureztatzeko bi kanoi garai jarriko dira. Zelaian marka iraunkorrak jarriko dira; hainbat koloretako zuntzezko zerrenden bitartez, futbol 7ko (zeharkako bi zelai) eta futbol 11ko (luzetarako zelai bat) zelaiak ezberdinduko dira, Espainiako Futbol Federazioak ezarritako neurriak errespetatuz; zelaiaren erabilera egokia izan dadin, eta hobeto aprobetxatu dadin.

Obra horiek honako aldi hauetan egingo dira: lehenengo, egungo belarra kenduko da, eta belar berria jartzeko forjatua edo oinarria berrikusiko da. forjatuaren gaineko hormigoiari pintura-tratamendua emango zaio. Tratamendu horren bidez, egungo oinarria finkatu eta zigilatu behar da, altxatutako hormigoiaren gatz eta morteroen garbiketa ekidite aldera, izan ere, horiek gainazaleko drainatze-instalazioak asetzen eta lohiz betetzen dituzte, eta horren ondorioz, arazo ugari sortu da bai aldageletan eta bai beheko kotetan dauden garajeetan. Era berean, euri-uren zorrotenak be-rrituko dira.

Ureztatze-sarea ere berrituko da, egun jolas-zelaiaren barruan eta bi alboetan dauden aspertsoreak kenduko dira, eta horien ordez kanoi edo aspertsore garaiak jarriko dira.

Belar artifizialak merkatuan dauden ezaugarri eta material berrienak izango ditu: gutxienez 60 mm-ko altuera izango du, bi koloretakoa izango da, eta nerbio askotakoa, areaz eta kautxuz beteko da, eta kortxozko bukaera izango du.

Kentzen den belar zaharraren zati bat futbol zelaiaren alboan beroketa-lanak egiteko egokituko den eremurako erabiliko da. Eremu horretan oinarria egokitzeko eta berdintzeko lanak egingo dira, 10 cm-ko zoladura armatua egingo da, eta ondoren berrerabilitako belarra jarriko da gainean.

Halaber, instalazioko kirol elementu guztiak berrituko dira: ateak, aulkiak, aldageletatik irteteko tunela, eta aldageletako sabai aizunak, besteak beste.

Hobekuntza horiek guztiak udalerriko futbol talde guztien onerako izango dira, jolas-eremuaren ezaugarriak nabarmen hobetuko baitira; eta, era berean, zelaiaren hormigoizko zoladuran sortzen diren egiturazko arazoak konponduko dira.