Eduki publikatzailea

Doako bideo-tailerra nerabeentzat

Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Arloak eta Gazteria Sailak doako bideo-tailerra antolatu dute 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat; oso tailer interesgarria.  

4 larunbat goizetan bideo bat nola egin ikasiko dute aditu baten eskutik, baina erronka berezi bati jarraikiz. Bideoan jaso behar dituzte Trintxerpe eta San Pedron gustukoen dituzten lekuak: lagunekin elkartzen diren lekuak, erosketak egiten dituzten dendak, ezagutzea merezi duten lekuak... Hori guztia, Pasaiara bizitzera etortzen diren nerabeei erakusteko zer ezagutu behar duten, haien adineko jendearekin ibiltzeko.

Bideo hori egiteko teknika egokienak ikasiko dituzte irakasle aditu baten laguntzarekin, eta Trintxerpe eta San Pedroko barrutietan egingo dituzte filmaketak. Tailerra martxoaren 11, 18 eta 25ean eta apirilaren 1ean izango da 10:30etik 14:00etara Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuan, Gran Sol kaleko 11. zenbakian.    

Ikastaroa doakoa da eta ez da materialik eraman behar; ikasteko eta ondo pasatzeko gogoa baino ez. Hasiera batean 12 plaza izango dira, parte-hartzaileei banan banako arreta eskaini ahal izateko. Parte-hartzaile gehiagok izena emanez gero, bigarren tailer bat egiteko aukera izango da.

1. ikastaro hau esperientzia pilotua izango da; izan ere, aurreikusi da ekimen hau beste barrutietara ere zabaltzea, tankerako bideoak egiteko.

Ondo antolatu ahal izateko, aldez aurretik eman behar da izena Pasaiako Gazteria Sailean, datuak emateko eta plaza gordetzeko. Izen-ematea doakoa da. Telefonoz egin daiteke 8:00etatik 14:30era 943004330 telefonora deituz, Gazteria Sailera bertaratuta (Udal Euskaltegiaren ondoan), edo gazteria@pasaia.net eta inmigrazioa@pasaia.net helbide elektronikoen bidez.  

Bideo-tailer horrez gain, beste jarduera interesgarri batzuk ere egingo dira: Antxoko jaialdi eta tourra, futbol txapelketak... Guztiek helburu berberak izango dituzte: ondo pasatzea eta Pasaiara bizitzera datozen nerabeak ezagutzea.

Ekimen horiek guztiak gazteek eurek proposatu dituzte Udaleko Migrazio eta Aniztasun Sailetik Pasaiara bizitzera datozen gazteei harrera ona egiteko garatzen ari den parte-hartze prozesuan.

Ikastaro honetan izena emateko epea martxoaren 9 arte egongo da zabalik.