Eduki publikatzailea

Diru-Laguntzen Plan Estrategikoa 2020-2022. Hasierako onarpena

Erreklamazioak aurkezteko epea, Alerta egoeraren arabera

Udalbatzak, 2020ko otsailaren 25ean eginiko bilkuran, hasierako onespena eman zion  Pasaiako Udalaren, Pasaia Musikal Fundazio Publikoaren eta Pasaiako Udal Euskaltegiaren 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoari. 

Iragarki honen bitartez, jendaurrean jartzeko izapidea eta interesdunentzako entzunaldiaren izapidea abian jartzen dira, 30 egun baliodunez, erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.

Non dagoen ikusgai: udal honetako Kontu-hartzailetzan eta Udal honetako egoitza elektronikoan www.pasaia.eus.

Erreklamazioak aurkezteko bulegoa: Udaleko Sarrera Erregistro Nagusia. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.artikuluan adierazten den lekuetan aurkez daitezke.

Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatza.

Erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, hasierako onarpen hau behin betikoa izango da.

 

Agiri osoa: 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa