Eduki publikatzailea

Dantza komunitarioaren tailerra: “TOPAKETEN BADIA”

Dantza komunitarioaren tailerra: “TOPAKETEN BADIA”

Dantza komunitarioaren tailerrerako doako ziklo honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, gorputz-espresioa eta dantza elkarrizketarako eta garapen soziokulturalerako tresna gisa erabiltzeko. Mugimendua gustuko duten guztiek, 7 eta 100 urte bitarteko guzti-guztiek har dezakete parte proiektu pilotu honetan, esperientzia izan nahiz ez izan.

ARTEA SORKUNTZA DA ETA KOMUNITATEARI EUTSI EGITEN DIO. DANTZA MUGIMENDUA DA, GOZAMENA DA ETA ESPRESIOA DA.

Entre Orillas Kolektiboaren proiektu soziokulturala da, eta komunitatean topaketarako guneak sustatzeko helburuarekin sortu zen. Bizilagunen parte-hartze kolektiboari esker, elkarri laguntzeko sareak sortu, eta horiek hedatzeko aukera izango da. Eta, aniztasunaren eszenatoki ugariak agertu eta integratuko dira, komunitatearen alderdi berriak sortzen direla. Artea eta espresioa oinarri-oinarrizko tresnak dira, gizartearen garapenerako ez ezik, osasunaren zaintzarako eta elkarrekin aniztasunean bizitzeko.

Pasaiako Udalaren Migrazio eta Aniztasun Arloaren laguntza izango dugu.

ASTEAZKENA 17:30etik 19:30era.

Antxoko Azoka, lehenengo solairua.

Hasiera datorren otsailaren 7an.