Eduki publikatzailea

XIV Dantza Hirian – Mugaz gaindiko dantza-jaialdia hiri-paisaietan

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturarekin jarraitzen du Baiona-Donostia Euskal Eurohirian, bertako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuz.

Pasaia, Irailak 22, igandea

  • 12:00 Donibane Plaza - MARRAZKI TAILLERRA - 60´m - 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • 13:00 Donibane Plaza - Led Shilouette (Navarra) “Errata Natural” 13 minutu - Zirkuito – Circuito Acieloabierto
  • 13:30 San Pedro Enbarkaderoa - Marcat Dance – Mario Bermúdez (Andalucia) “Wooden Bones” 18 minutos. Txalupan joango gara Donibanetik San Pedrora (joan-etorria doan)

Led Shilouette Navarra "Errata Natural” 13 minutu

Gizartearen arauetan sortutako joera bati jarraiki, “normaltasuna” naturaltzat hartzeko dagoen jokabide akasdunaz mintzatzen da Errata Natural. Gaur badakigu lurra iman erraldoi bat dela, eta iparreko polo magnetikoa, iparrorratzak adierazten digun hura, benetan hegoaldeko polo geografikoan dagoela; eta adibide hori erabiltzen da ezer ezarrita dagoenaren aurrean, intsumisioaren ideia adierazteko; alegia, “iparra galdu” metafora erabiltzen da.

Led Silhouette 2015ean Martxel Rodriguezek eta Jon López madrildarrak sortutako taldea da, ikerketa koreografikoa garatzeko plataforma gisa. Haien egitekoa dantzari lanekin partekatzen dute, Kukai Dantza edo La Veronal konpainietan.

Koreografoak eta dantzariak: Jon López eta Martxel Rodríguez

Marcat Dance – Mario Bermúdez (Andaluzia) “Wooden Bones” 18 minutu

Agure bat bere iraganari buruzko hausnarketa bat egiten ari da Wooden Bones istorioan. Bizitzako oroimen eta emozioei buruzko ospakizun bat da, eta alaitasuna, galera, plazera eta mina azaltzen dira. Antoni Gil Perezi eskainia da. 

Marcat Dance dantza garaikideko konpainia bat da, Batsheva Dance Company konpainia ospetsuko kide izandako Mario Bermudez Gil koreografo andaluzak sortua, Catherine Coury kolaboratzailearekin batera. 

Marcat Dancek nazioarteko aitortza jaso du, “Dance Magazine” aldizkari entzutetsuak “25 to Watch”en artean izendatu baitzuen. 

Sortu zenetik urtebete bakarrik igaro bada ere, Markat Dancek bere lana Ekialdi Ertainean, Europan, Asian eta Amerikan eman du.

Koreografoa eta dantzaria: Mario Bermúdez