Eduki publikatzailea

Dantza Hirian 2017

Dantza Hirian mugaz gaindiko jaialdi ibiltari bat da, eta gaur egungo dantza-programazioa eskaintzen du hiri-paisaietan, guztiz doakoa, Akitania-Euskadi esparruan, eta zehazkiago, Baiona/Donostia Eurohiriaren barruan (600.000 biztanle – 50 km). Gaur egungo dantza arkitekturarekin lotzen du eta arte mota hau arakatu eta herritarra arte honetara hurbiltzen du, gizarte-kohesiorako tresna gisa. Nazioarte mailan zenbait proiektu burutu ditu beste jaialdi batzuekin batera, hasieratik bertatik berarekin bazkideturik dagoen CQD sarearen bitartez –Dantzan ari diren Hiriak–.

Informazio gehiago: www.dantzahirian.com

Irailak 24: Dantza Hirian 2017 Pasaian

12:00 Donibaneko plazan: EVA GUERRERO (Vitoria-Gasteiz) “El Fin de las Cosas” – 21´

El fin de las cosas dantza garaikideko ikuskizuna da, eta harremanen gaia jorratzen du: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen dugun eta erabaki horiek zer-nolako eragina duten ondoan dugun pertsonarengan.

  • Zuzendaria eta sortzailea: Eva Guerrero
  • Interpreteak: Garazi López de Armentia eta Aritz López
  • Musika: Ainara LeGardon

12:45 San Pedroko enbarkaderoan: JAIOTZ OSA (Donostia) “Suddenly” – 15´

Eraikin baten gailurrean zaudenean edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke segundo batzuetan bertatik salto egin nahi izateko desioa izatea. Burutik pasatzen zaizkizun momentuak. Hainbesteko beldurra ematen duten segunduak. Bertigoz beteriko momentuak.

  • Koreografia eta interpretazioa: Jaiotz Osa
  • Musikaren titulua eta egileak: Sleep, Eric Whitacre.
  • Off-eko ahotsa. The sea is calling, The Temper Trap.
Txalupan joango gara Donibanetik San Pedrora (joan-etorria doan).