Eduki publikatzailea

Pasaiako dantza festibala 2019

Ondorengo urteetan jarraipena izango duen kalitatezko dantza jaialdi parte-hartzaile, parekide eta integratzailea jarriko da abian laister Pasaian. Lau egunetan zehar dantzaz modu ezberdinetan gozatzeko aukera izango da: tailerrak, erakusketak, hitzaldiak, ikuskizunak, zinema… Eta puntako konpainien lanez gain, herriko talde eta eskolek ere lekua izango dute egitarauean.

Herriaren berezitasun geografikoa dela-eta, urtero barruti batean eramango da aurrera, eta norabide zirkularra izango du txandakatzeak. Lehen edizioa Antxon izango da ekainaren 6tik 9ra eta datozen urteetan Trintxerpe, San Pedro eta Donibanen ospatuko da hurrenez hurren.

Informazio guztia: http://pasaiakodantzafestibala.info/

PROGRAMA

6 osteguna

  • 17:30 ENTRE ORILLAS (Tailerra. 90’)
    • Mugimendua gustuko duten 7 eta 100 urte bitarteko guzti-guztiek har dezakete parte. Izen-ematea beharrezkoa.
    • Azoka
  • 19:30 IDI BEGI (Emanaldia. 16’)
    • IDI PROBAK oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura irudikatzen du pieza honek.
    • Zumardia
  • 20:30 DANTZA - Txintxua Films (Zinema. 98’)
    • Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat. Dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Bizitza erritmoa da!
    • Kultur etxea

7 ostirala

  • 18:30 NERE AZALEAN ARROTZ (Emanaldia.  15’)
    • “Egon, banago, sentitzen ez naizen arren… Azala lehor, eztarria lehor, eta itzalak edonon. Zai, beldurrik gabe zai.”
    • Zumardia
  • 19:30 ESKU HARRIAK OTEIZAREN (H)ARIA (Emanaldia. 30’)
    • Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat.
    • Biteri plaza
  • 20:30 MEETING POINT (Emanaldia. 15’)
    • Bi gazte, 8.000 kilometroko “putzua” gurutzatu ondoren, planetaren beste punta batean topatu eta elkar ezagutzen dira.
    • Zumardia

8 larunbata

  • 11:30 DANTZATURIKO ISTORIOAK (Familientzako lantegia. 90’)
    • 4-10 urte bitarteko haurrei zuzendua, heldu batez lagundurik. Izen-ematea beharrezkoa.
    • Azoka
  • 13:00 ZUBEROAKO MASKARADA (Emanaldia. 40’)
    • Zuberoan XVI. mendea ezkero, inauterietako igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak prestatzen zituzten.
    • Ibaiondo
  • 18:30 STUDIO 24 (Erakustaldia. 40’)
    • Iker Murillo eta Vitali Safronkinek gidatutako dantza eskolaren erakustaldia.
    • Ibaiondo
  • 19:30 I U (Emanaldia. 15’)
    • Gu, itzalen munduan, argia arnasten.
    • Skate park
  • 20:30 HABRA QUE PONERSE CACHAS (Emanaldia. 24’)
    • Anai-arreben arteko harremanak denboran zehar nola aldatzen diren…
    • Zumardia

9 igandea

  • 11:30 BARRA KLASIKOA (Erakustaldia. 40’)
    • Barra klasikoan landutakoa erakutsiko dute 7 urtetik 21 urtera bitarteko ikasleek eta baita balleta ikasten duten helduek ere.
    • Ibaiondo
  • 12:30 SAGARTU (Emanaldia. 50’)
    • Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea!
    • Zumardia
  • 13:30 HERRI DANTZAK. Parte hartu! 45’
    • Adin guztietarako aproposak diren plazako dantzak.
    • Zumardia