Eduki publikatzailea

Buruhandi berriak sortzeko tailerrak

Pasaiako Udalak, Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, buruhandiak sortzeko egitasmoa hasi zuen 2015. urtean. Horretarako 10 urtetik 15 urtera bitarteko haur eta gaztetxoekin buruhandiak egiteko tailerra antolatu zen San Pedron, Zigor García eskultorearen gidaritzapean.

Aurten egitasmoarekin jarraituko dute, oraingoan Donibaneri tokatuko zaio buruhandi berri baten sorrera martxan jartzea. Donibaneko buruhandia aurtengo jaietan estreinatzea izango dute helburu Zigorrekin arituko diren haur eta gaztetxoek. Kasu honetan batelera bat sortuko dute.

Tailerrak 30 orduko iraupena izango du, otsailaren 20an hasiko da. Astelehen eta ostegunetan izango dira saioak 17:00etatik 19:30 arte, eta martxoaren 30ean bukatuko da. 10-15 urteko haur eta gaztetxoei zuzenduta egongo da eta Donibaneko Santiago plazan kokatuta dagoen udaletxe zaharrean bertan egingo dute. 

Helburua da buztinezko eskultura modelatua lantzea, tamaina txikian eta handian, baita marrazketa eta margoketa ere. Aukeran eskaiolazko moldea eta poliesterra erabiliko dira.

Izena emateko deitu edo idatzi Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailera: 943004330 telefonora edo kultura@pasaia.net emailera otsailaren 17a baino lehen.Tailerraren kostua 22,30 €-koa izango da.

Aurrerago aurreikusita dago beste bi tailer antolatzea: Trintxerpen Marinela, eta Antxon, Sanferminera egingo dituzte.