Eduki publikatzailea

Buruarinen tailerra

Pasaiako Udalaren Haur eta Nerabeen eskubideen Sailak, azaroaren 21ean, ostegunarekin, buruarinen tailerra antolatu du haurrentzat arratsaldeko 17:30ean San Pedroko liburutegian. Azaroaren 8a baino lehen eman behar da izena San Pedroko liburutegian edo eskubidean@pasaia.net helbidera idatziz. San Pedroko liburutegia astelehen, astearte eta ostegunetan egoten da irekita 17:00etatik 19:45era.

  • Doakoa da, baina izena eman behar da.
  • Umeak bere buruarina egin eta etxera eramango du.
  • Umea bakoitzak heldu batez lagunduta etorri behar du.
  • Tailerraren iraupena bi ordu ingurukoa izango da.

*Izena ematerakoan, honako hauek adierazi behar dira: umearen izena, umeari laguntzen joango den helduaren izena eta buruarina zer-nolakoa izango den. Deabruak, intxixuak, pailazoak, piratak, Tartalo edo Bikingoak daude aukeren artean.