Eduki publikatzailea

Bonantza pasealekuko komun publikoak irekitzea

Bonantza pasealekuaren hasierako komun publikoak (berez, Donibane kaleko 140. zenbakian) konpontzeko eta egokitzeko lanak bukatu dira. Honako lan hauek egin dira: iturgintza- eta elektrizitate-instalazioak berritu, igeltserotza-lanak, pintura eta arotzeria.

Halaber, bandalismoaren aurkako pertsiana jarri da, irekitzeko eta ixteko sistema automatikoa duena. Komunen erabilera-ordutegia honako hau izango da: egunero 8:00etatik 23:00etara. Ixteko ordua iristen denean, sistemak soinu-abisua emango du, erabiltzaileei ohartarazteko kanpora atera behar dutela, bestela, barruan itxita geratuko dira. Nolanahi ere, Udaltzaingoak pertsiana irekitzeko giltzak izango ditu (telefono-zenbakia: 943 004300).