Eduki publikatzailea

Bisita gidatuak Oteizaren erakusketan

Pasai Donibaneko Jorge Oteizaren erakusketako komisario nagusi den Felix Maraña abuztuaren 8an, osteguna, bisitariekin batera izango da Victor Hugo Etxean, 18:30etik 20:30era.

Bi bisita gidatu egingo ditu (18:30 eta 19:30), eta Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen bilduma eta erakusketari buruzko xehetasunak eta inguruabarrak emango ditu ezagutzera.

Erakusketa abuztuan eta irailean izango da ikusgai aipatutako Victor Hugo Etxean. Sarrera librea.