Eduki publikatzailea

Bisita gidatuak Jorge Oteizari buruzko erakusketara

Pasai Donibaneko VICTOR HUGO etxean, Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Arloak antolaturik, JORGE OTEIZA, MARRAZKIAK, ESTANPAK, HITZAK [ETA ESKULTURAK] erakusketa dago ikusgai. Irailaren 29ra arte bertan egongo da, eta hilaren astearte guztietan doako bisita gidatuak antolatuko dira.

Kultur programa honen antolatzaile eta sortzaileek artista honen figura eta proiekzioa oroitarazi nahi dituzte. Euskal eskultorearen hirurogeita hamar marrazkik eta grafiak osatzen dute erakusketa, eta formatu txikiko dozena bat eskulturek, zeinetan Arantzazurako lehen Pietate Ariketa (1959) nabarmentzen den, eta beste testu dokumental original batzuk. Oteiza: marrazkiak, estanpak eta hitzak Felix Marañaren sorkuntza bat da, eta euskal artistari buruzko azterlanen autore eta editorea da bera. Erakusketa guztia da, laburturik, poesiari egindako kantu irmoa, Oteizaren obra bere osotasunean biltzen eta bururatzen duen hizkuntza baita poesia.

Bisita gidatuen ordutegiak (sarrera doan):

Eguna Ordua Gidaria Hizkuntza
3 19:00 Félix Maraña Gaztelera
3 20:00 Aitor Azurki Euskara
10 19:00 Félix Maraña Gaztelera
10 20:00 Aitor Azurki Euskara
17 19:00 Félix Maraña Euskara
17 20:00 Aitor Azurki Euskara
24 19:00 Félix Maraña Gaztelera
24 20:00 Aitor Azurki Euskara

Izen-emateak 943004349 telefonoan egin daitezke, 8:00-14:00 bitartean.