Eduki publikatzailea

Bisita gidatuak Donibaneko liburutegi berrira

Donibaneko kultur eraikin berriko obrak bukatu eta gero, Liburutegiko Lagunen Taldeak, barrutiko liburuzainarekin batera, espazio berria herritarrei erakustea proposatu dute.

Liburutegia oraindik egokituta ez badago ere, bisita hauen helburua herritarren ideia eta proposamenak jasotzea da, eta espazio honetan zer zerbitzu nahiko lituzketen jakitea. Izan ere, liburutegi honen ardatza herritarren parte-hartze zuzena bultzatzea izango da, eta denon artean komunitateak osatutako kultur proiektua sortzea. Hori dela eta, gonbidapena egiten zaie herritar guztiei bisita hauetan parte har dezaten eta beren iritzia eman dezaten.

  • Herritarrak: martxoaren 29an, 19:00etan
  • Familiak: martxoaren 31n, 17:00etan
  • Gazteak: martxoaren 31n, 19:00etan