Eduki publikatzailea

Bi hesi arkitektoniko ezabatzeko lanak: Lurdes Txiki eta San Roke arteko pasabidea eta JJ. Otaegiko sarbidea

Lanak 2020ko otsailan hasi dira

Udal gobernuak hartutako konpromisoari jarraituz, eta Donibanekoen eskariz, honako lan hauek hasi dira bi hesi arkitektoniko ezabatzeko:

  • Lurdes Txiki eta San Roke arteko pasabideko arrapala.
  • JJ. Otaegira igotzeko arrapala.

Lehen arrapalak (Lurdes txiki 11 eta San Roke 1 zenbakien artean) 27.800,75 €ko aurrekontua dauka. Obrek dirauten bitartean, etxebizitzetarako sarrera San Roke 3 eta Lurdes txiki 1eko eraikinen alboetako sarbideetatik izango da.

Lehen arrapala amaitzean, San Rokeko parkea eta JJOtaegi plazaren arteko arrapalari ekingo zaio. Bigarren obra honek 20.870,69 €ko aurrekontua dauka.

Eguraldiak laguntzen badu, apirilaren amaiera aldera amaituko dira bi lanak.

Trafikoan ez da eragozpen berezirik aurreikusten, makineriak edota obrako ibilgailuek eragindako aldizkako mozketak izan ezik.

Bi obrak Sasoi Eraikuntzak enpresak burutuko ditu.

Erregutzen dizuegu barkatzeko aldaketa honek ekar ditzakeen endredoak obrek dirauten bitartean.