Eduki publikatzailea

Bertso-tailerra

San Pedron, urtarrilaen 2an eta 3an

Pasaiako Udalak Pasai San Pedroko liburutegian bertso-tailerra antolatu du, urtarrilaren 2an eta 3an 16:30etik 19:00etara. Saioen gidaria Eider Perez izango da.

Ikastaroaren helburuak honako hauek izango dira:

  1. Garai bateko eta egungo bertsolarien berri izatea, eta bertso ezagunen berri izatea. Eta orokorrean bertsolaritzaren testuinguru historikoa ezagutzea.
  2. Kantuaren eta jolasen bidez bertsoaren oinarrizko edukiak aurkeztea: errimak, doinuak eta neurriak.
  3. Taldean edo nor bere kabuz idatzizko kopla bat sortzeko baliabideak izatea, zaletasuna pizteko eta trebatzeko.

Eduki guztiak taldekako jolas eta dinamizazio bidez landuko dira. Metodologia gertukoa eta ludikoa erabiliko da, eta ikasleek aurrez duten jakintza hartuko da kontuan.