Eduki publikatzailea

Behobia-Donostia lasterketaren eragina trafikoan

Datorren igandean, 2017ko azaroaren 12an, Behobia-Donostia herri-lasterketa egingo dela-eta, Pasaiako Udaltzaingoak gidariei honakoa ohartarazi nahi dizue:

  • 8:30etik, gutxigorabehera 14:30 bitartean, Nafarroa etorbidean zirkulazioa eten egingo da, beraz, ezingo da bertatik Antxora sartu ez eta Antxotik bertara irten ere, eta Oarso zubi berriko errotondatik egingo da sartu-irteera.
  • Nafarroa etorbideko autobus-geltokiak kenduko dira, eta geltoki bakarra Oarso zubiko errotondon egongo da (E-05, Beraun-Donostia).
  • Bestalde, Renfeko geltokira ezingo da joan. Baina Euskotreneko (topoko) geltokiak normaltasunez funtzionatuko du.