Eduki publikatzailea

Batukada feminista (ikastaroa)

Zein da helburua?

Hainbat musika-tresna jotzen ikasteaz gain, gozatzea; eta emakumeen artean harremana izatea, talde-lanean eta elkarrekin ikastea, irudimena lantzea, sortzea, gidaritza hartzea, musikaz disfrutatu eta gozaraztea; emakume feministak ikusgai jartzea, eta haiei entzutea; eta aldarrikapenak plazaratzeko espazioak okupatu eta erabiltzea.

  • Iraupena: martxoak 17 eta 31; apirilak 28; maiatzak 12 eta 26; ekainak 9.
  • Eguna: ostirala
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Tokia: Antxoko Pasaia-Lezo Lizeoa.
  • Prestatzaileak: Arantxa Vicedo eta Ainara Sarasketa
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania