Eduki publikatzailea

Badia antzerki eskolako haurrek kontatutako ipuinak udal liburutegietan

Azken urteotan egin den bezala, aurten ere Badia antzerki eskola eta Pasaiako liburutegiak elkarlanean aritu dira ipuin kontaketako emanaldi batzuk antolatzen. Oraingoan antzerki eskolako 3 neskatilek eskainiko dute ikuskizuna, guztiak 12 urte urtekoak, eta lau ipuin kontatuko dituzte. 

Aurreko urteetan legez, ikasle horiekin ipuinak prestatzen Maider Galarza ipuin-kontalaria ibili da. Azarotik aurrera hainbat prestakuntza saio egin dituzte ipuinak aukeratzeko eta prestatzeko. Horien bitartez, euskararen ahozkotasuna eta gure ohituren transmisioa landu nahi dira.

Liburutegiek eta antzerki eskolak 5 eta 8 urte bitarteko haur guztiak gonbidatu nahi dituzte, bertara daitezen haurrek haurrentzat prestatu duten emanaldi hau gozatzera. Aurten kontalariak sorpresa batekin datoz; beraz, apunta itzazue agendan data hauek:

  • Martxoaren 14an, asteazkena, Antxoko Kultur Aretoan 18:30ean.
  • Martxoaren 21ean, asteazkenena, San Pedroko Kultur Aretoan 18:30ean.
  • Apirilaren 11n, asteazkena, Donibaneko liburutegian 18:30ean.
  • Apirilaren 18an, asteazkena, Trintxerpeko Alkateordetzan 18:30ean.