Eduki publikatzailea

Badia Aktiboa programaren aurkezpena jubilatu klubetan

Badia Aktiboa Programaren helburu nagusiak hauek dira: jarduera fisikoaren eta kirolaren Orientazio Zerbitzua koordinatzea, zeinak adin tarte guztietarako esku-hartze eta zerbitzuak barne hartzen dituen; eta adin goiztiarretatik hasita zahartzaro aktibora bitarte jarduera fisikoa sustatzeko programak garatzea eta koordinatzea.

Udalerrian orientaziorako jarri den zerbitzu berri honen bitartez, zuzeneko kontsultei nahiz eskola, osasun zentro, kiroldegi eta gizarte zerbitzuetatik iristen diren kontsultei erantzungo die aditua den Xabi orientatzaileak; betiere, eskatzailearen ezaugarrien araberako gomendioa egingo du, eta herrian edo inguruan diren baliabide eta zerbitzuak izango ditu kontuan. Halaber, jarduera fisikorako plana herritarrek bizimodu aktiboagoa eta osasuntsuagoa izan dezaten egingo da, norberaren beharretara egokitu ondoren.

Aurreko guztia azaltzeaz gain, udalerrian abian dauden programa eta errekurtsoen berri eman zaie adineko pertsonei eta, herriko jubilatuen elkarteak haientzako erreferente nagusiak direnez, bereziki haiei zuzendutako aurkezpenak egin dira haietan: heldufit programa, etxean bizi egitasmoa, tipi-tapa topaketak, ikastaroak eta bestelako formazioak, arreta pertsonalizaturako zitak, elikadura gomendioak, aktibatzeko jarduera planak, parke bio osasungarriak, dinamizazioak, desplazamendu aktiboak sustatzeko baliabideak, break aktiboak edota programa kulturaktiboak, besteak beste.

Orientatzaileak bere eguneroko lanean zer egiten duen azaltzeaz gain bizitza aktiboa eta osasuntsurako jarraibide batzuk partekatu ditu bertaratu zen adineko jendearekin. Aurkezpenak 4 barrutietako jubilatuen elkarteetan egin dira.