Eduki publikatzailea

Azkuene parkea berritzeko obrak

  • Aurrekontua: 74.594.- €, gehi BEZ
  • Hasiera data: 2016ko azaroak 21
  • Obrak egiteko epea: 6 aste, betiere eguraldi ona egiten badu
  • Esleipeduna: Tec Natura, baliabide naturalen kudeaketan aditua

Tec Natura enpresak egindako ikerketa batean oinarrituta, Trintxerpeko gune ireki eta jolasleku horren giro hezea eta ospela zuzentzeko jarduketa batzuk egingo dira.

 

Azkuene parkeko obrak

Azkuene [pdf 3,2 Mb]

Enpresaren proposamenean jasotzen da parkeko zuhaitz dentsitatea eta lorategi-eremua murriztea, eta haurrentzako jolas-eremua eta egoteko eremua handitzea. 

Zuhaitz-dentsitatea murriztuz argitasun gehiago lortuko da eta belarra hazi. Horrez gain, neurri horrek zuhaiztiaren garapen handiagoa eta hobea ekarriko du.

Halaber, jolas-eremua handitu eta berrituko da, bai segurtasun-zoladuraren eremua eta bai haurrentzako jolasen eremua. Jolaserako mahaiak ere jarriko dira.

Orain dauden malda malkartsuak kenduko dira, malda leunagoak eginez: lurra prestatu eta aurrez landutako biribilkiak jarriko dira, eta zenbait lekutan zuhaixkak jarriko dira.

Azkenik, bideak konponduko dira, eta hondatutako eskailera-mailak berrituko dira, horien lekuan zeharraga ekologikoak jarriz.
"Azkuene.pdf"  erantsitako agirian udalak aztertu dituen hainbat proposamen azaltzen dira (azkenean, adinekoentzako kirol-elementu osasungarriak ez jartzea erabaki behar izan dugu).

Halaber, "Jolasak.pdf" agirian jolasen eremuaren antolaketa ikusteko aukera dago.

 

Azkuene parkeko obrak

Jolasak [pdf 0,6 Mb]

Horiek horrela, Udalak herritarren laguntza eskatu nahi du, obrek dirauten bitartean pazientzia izan dezaten; eta obrek sortuko dituzten eragozpenengatik barkamena eskatzen du aldez aurretik.

Esku-hartze honen bitartez, Udalak Azkuene parkearen egoera hobetu eta berritu nahi du, herritarrek egindako eskaera ugariei erantzunez; izan ere, jolas- eta aisialdi-eremu hori herritar askok erabiltzen dute, bai haurrek eta bai helduek.