Eduki publikatzailea

2020ko Aurrekontu Orokorraren hasierako onarpena

Erreklamazioak aurkezteko epea, abenduaren 26a arte

Udalbatzarrak, 2019ko azaroaren 26an eginiko bileran, hasiera batez onartu du 2020ko Aurrekontu Orokorra. Honako hauek osatzen dute bera: Udalaren Aurrekontua eta Euskaltegia, Zaharren Udal Egoitza eta Pasaia Musikal erakunde autonomoetako Aurrekontuak.

Abenduaren 19ko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauren 15, 17 eta 18 artikuluetan ezarritakoari jarraiki, Aurrekontua jendeari erakusten zaio, ondorengo arauen arabera:

  1. Erakusgai dagoen lekua: Kontu-hartzailetzako bulegoetan.
  2. Aurrekontua aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
  3. Erreklamazioak aurkezteko bulegoa: Udalaren sarrera erregistroan.
  4. Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.

Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik jaso gabe, Aurrekontu Orokorra behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.