Eduki publikatzailea

Kirol kluben ohiko/ez-ohiko, arrauna sustatzeko eta emakumeen kirolean sustatzeko jarduerarako diru-laguntzak

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak jakinarazten du 2019ko kirol diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea irekita egongo dela irailaren 5etik urriaren 5a arte.

Eskaerak  HAZeko bulegoetan aurkeztu behar dira, beharrezkoa duten dokumentazioarekin batera.

Arren eskatzen dizuegu eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko, beranduago aurkeztuz gero ezin izango baitira bideratu.

Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.

Azkenik, gogoan izan aurkeztutako balantzea justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla.

Zalantzak argitzeko, 943-344034 telefonora deitu, HAZeko bulegoetatik pasa edo prozedura honen kontsulta egin.