Eduki publikatzailea

Ate irekiak Donibaneko eta Trintxerpeko kirolguneetan

Ekin aurtengo ikasturteari Trintxerpe eta Donibaneko Kirolguneetan eskaintzen diren jarduera ezberdin eta anitzetakoren batekin.

Eskaintza zabala duzu eskura, gustukoa izan dezakezun jardueran aritzeko aukera paregabea.

Jardueren inguruan izan ditzakezun zalantzak argitu eta jakin-mina ase ezazu zuretzat prestatu ditugun ate irekietan. Gertura zaitez eta proba itzazu!