Eduki publikatzailea

Donibaneko aste santua 2019

Pasaiako hirigune historikoan ostiral santuan 20:30ak aldera ohitura handiko ekitaldia izaten da: Ehorzketa Santuaren prozesioa. Desfilea parrokiatik abiatzen da eta Donibane kalean barrena ibiltzen da Santiago plazaraino, eta ondoren berriz San Juan Bautista elizara itzultzen da.

Ospakizun erlijioso honetan berebiziko hiru alderdi azpimarratu behar dira: zazpi pasoak, musika eta eszenatokia. Donibaneko pasoak (eskulturak) Gipuzkoan gaur egun daudenetatik onenetarikoak dira. Lehenengoa Bonantzako Kristoa da, XVII. mende hasierakoa eta, diotenez, arrantzale batzuek itsasoan aurkitutakoa.

Beste bi paso: Jesus zutabe bati lotuta, eta Jesus gurutzea bizkarrean duela, taila barrokoak. Eta beste hauek ere bai: Baratzeko Otoitzaldia, Andre Maria doloretakoa, San Juan ebanjelaria, Bristoleko Kristoa eta Veronicaren hil-oihalaren aurpegi santua. Prozesioa ikusgarria izaten da Donibaneko kale estuan dauden tuneletan; izan ere, pasoak daramatzatenak makurtu egiten dira eta aingeruari hegoak kentzen dizkiote.Desfilean zehar ibilbidea argiztatzeko balkoietan oliozko argiontziak eta kandelak jartzen dituzte.Bizilagunek antzezten dituzten eszenak: Beronika eta San Migel arkanjelua dira.

Zantzu guztien arabera, Donibaneko prozesioa XVII. mendean sortu zela dirudi.

2017ko maiatzean interes turistikoko ekitaldi izendatu zen.

EGITARAUA

18, Ostegun santua

  • 20:00 Jesusen azken afaria, San Juan Bataiatzailearen parrokian. Jarraian, ordu santua.

19, Ostiral santua

  • 10:00 Gurutz bidea San Juan Bataiatzailearen parrokian.
  • 19:00 Jaunaren nekaldia. Jarraian, lur ematearen prozesioa.

20, Larunbat santua

  • 19:30 Pazko bijilia San Juan Bataiatzailearen parrokian