Eduki publikatzailea

Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du ekainaren 22an, arratsaldeko 6tan, Trintxerpeko Alkateordetzan (Euskadi etorbidea, z/g).

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 20a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle- kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: edurne@izadi21.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera, 9:30tatik 17:00etara).
  • Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu 

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.