Eduki publikatzailea

Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Pasaiako udaletxearekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra(k) antolatu du(ditu) Trintxerpelo Alkateaordentzan (areto nagusia), azaroaren 21ean, arratsaldeko 17.30tan.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 16an  baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: edurne@izadi21.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea (9.00etatik 18.00etara): 628 532 303
  • Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu 

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.