Eduki publikatzailea

APPAGAZTE! 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako telefono mugikorreko aplikazioaren aurkezpena

Nerabe eta gazte pasaitarrentzako aplikazio berri bat emango dizuegu ezagutzera. Aplikazioaren izena “APPAGAZTE!" da, Androiderako eskuragarri dago, eta “Ongi etorri, gazte!” programaren barruan kokatzen da, gure udalerrian nerabe eta gazteen harrera errazteko dena, kontuan izanik haien jatorria, interesak, zaletasunak, beharrak, eta beste.

Lan bateratuaren fruitua da, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Sailaren, Migrazio eta Aniztasun Sailaren, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailaren artean egindakoa.

Aplikazioa dinamikoa denez, haren bitartez, gure udalerria osatzen duten lau barrutietako udal baliabideen (hezkuntzakoak, aisialdikoak, kulturalak, kirolekoak, etab.) berri izango dute. Tresna hori 5 hizkuntzatan prestatu da: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta portugesez; izan ere Pasaian garrantzi gehien duten hizkuntzak dira. Aplikazio informatikoaren formula aukeratu dugu nerabe eta gazteek erabiltzen duten ohiko hizkuntzarekin bat egitearren, alegia, “sare sozialen hizkuntza”.

Era berean, udalerriko gazteek informazioa eskura dezaten eta haien autonomia susta dezaten ahaleginak egingo ditugu, Pasaiako ingurua eta baliabideak hobeto ezagut ditzaten. APP-a deskargatzeko aukera izango dute, eta formazioa jasoko dute teknologiaren erabilera egokia egiteko, izan ere garrantzizkoa da modu kritiko, seguru eta sortzailean informazioaren, komunikazioaren eta, nola ez, sare sozialen teknologia berriaren erabilera sustatzea.

Horregatik antolatu ditugu azaroaren 20ko programazioaren barruan hainbat jarduera APPAGazte-ren praktika parte-hartzaileak egiteko. Aldi berean, ahalduntze digitalerako tailerrak programatu dira, herritarrak arduratsuak, errespetuzkoak eta teknologia berrien erabileran tratu egokia sustatzen dutenak izan daitezen:

Azaroak 15: Auzoa hackeatu. 12-17 urte.

  • APPAgazte! aurkeztuko dugu eta ondoren, ginkana moduan, Pasai Antxo hackeatzea dugu helburu. Hau da, era aktibo, konstruktibo eta dibertigarrian teknologia berrien bitartez, auzoan bizitzeko eta parte hartzeko ditugun baliabideak eta eragileak ezagutuko ditugu. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzendua. Mugikorra eramatea beharrezkoa izango da erronkak egin ahal izateko.
  • Pasai Antxoko Gaztelekua.
  • Ordutegia: 18:00

Abenduak 10 eta 14: Tratu ona sareetan eta ahalduntze digitala. 12-14 urte.

  • Gazteek sarean tratu ona susta dezaten nerabeekin tailerrak egingo ditugu, sare sozial eta bideo jokoen erabilpen desegokiaren ondorioz, sortzen diren menpekotasunak eta ondorioak aztertzeko. Tailerrak DBHko ikasleekin egingo dira Pasaiako Ikastetxeetan.
  • Sarean tratu ona sustatzeko tailerra.
  • Pasaiako hezkuntza-komunitateetan.
  • Goizean.