Eduki publikatzailea

Santio jaietan Bizkaia plazako aparkalekua bertakoentzat gordeko da

Donibanen, uztailaren 25etik 31ra

Pasai Donibanen uztailaren 25etik 31ra ospatuko diren Santiago jaiak direla-eta, jakinarazten dugu Bizkaia plazan soilik aparkatu ahal izango dutela txartel arrosa duten alde zaharreko herritarrek, eta Donibane kaleko 1. zenbakitik 19ra eta  2. zenbakitik 28ra bitartekoek, baldin eta Pasaian alta emandako ibilgailua badute.

Azken horiei Udalak behin-behineko txartelak emango dizkie, jaietan euren ibilgailuak plaza horretan aparkatzeko aukera izan dezaten. 

Horretarako, HAZ bulegoetara bertaratu beharko dute (udal erregistrora) uztailaren 19tik aurerra; eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, txartela emango zaie. Txartel hori ibilgailuan agerian jarri behar dute.

HAZen ordutegia hau da: 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Txartela eskuratzeko, baldintza hauek bete beharrekoak dira: Donibane kaleko 1. zenbakitik 19ra bitarte erroldatuta egotea, eta helbide berean helbideratutako ibilgailu bat izatea.

Enpresako ibilgailuei dagokienez, enpresaren ziurtagiria aurkeztuko da, erroldatutako pertsona ibilgailuaren ohiko erabiltzailea dela egiaztatzen duena.