Eduki publikatzailea

Antzerkia Behibi's antzerki taldearen eskutik: Trabajos de interior

Benetan nihilista den emakume bat belarri-babesekin bizi dela konturatzen da, hamster gurpil batean bezala; nagikeria existentzialaren erruz aberetuta dagoela, mundu anitz, urduri, kaotiko eta zehaztugabe batean bizi dela. Zentzurik gabeko existentzia bizi duela, itolarrizkoa eta estresatua. Gauzak horrela, lanari ekin dio: plastikoak eta kanaberak erabiliz instalazioak egiten ditu, bere eskeletoarekin mintzatzen da, bere aldartea eta bere kanpoko itxura uztartzen saiatzen da; pozik jartzen da, funky, konspiranoika eta patafisika… Gogaitasun existentziala bilaketa motor gisa hartuta, oinarrizko bizitza muturreraino esploratu nahi du. Patricia Francoren lana, Espe Lópezen zuzendaritzapean.