Eduki publikatzailea

Umorezko antzerkia Pixkol@bis antzerki taldearen eskutik, "9-9-7" antzezlanarekin

Otsailaren 23an Trintxerpeko Alkateordetzan

  • Otsailaren 23an
  • Trintxerpeko Alkateordetzan
  • 19:00etan.
  • Sarrerak: 5€-tan leihatilan 18:00etatik aurrera.

Duela 12 urte antzerki ikastaro batean bildu ziren 5 emakumek elkarte bat osatu zuten. Jarduera desberdinekin ospatzen dituzte elkarte honen urtemugak; aurten, Scape Room batean izan dira. Azkeneko gelan daudenean, akats mekaniko bat tarteko, ezin dute atea ireki eta bertan giltzaperatuta daude. Dibertsio gisa hasi bada ere, denboraren poderioz urduritasuna eta krispazioa handituz doaz, eta hainbat egoera komiko zein dramatiko sortzen da.