Eduki publikatzailea

Antzerkia: “Ez hemengo, ez hango”, Orratx! Antzerki Taldearekin

  • Aniztasunaren hilabetea dela-eta antolatutako jarduera.
  • Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan
  • Ekainaren 15ean, 20:00etan
  • Sarrerak 3 €-tan salgai ordubete lehenago takillan
  • Gerrako haur izandako aitona eta haurrarekin parkean egoten den emakumea; pisu berean bizi diren hiru gazte langile, langabe edo lan bila; bazterrak nahastera datorren bizilaguna; adineko emakume bat eta haren zaintzaile hegoamerikarra; kaleko saltzailea eta oraindik ere olibondoekin amesten duen gizona; bidaia luze baten ondoren iritsi berri den laguna... Guztiak dira orain herri bereko auzotar, guztiak inongo, hemengo eta hango eta, aldi berean, ez hemengo eta ez hango.

Informazio gehiago: http://www.antzerkitaldeaorratx.com/