Eduki publikatzailea

Antzerki emanaldia indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean: LAS PRINCESAS DEL PACÍFICO (gazteleraz)

  • Azaroak 25, 19:30
  • Juanba Berasategi aretoan
  • Sarrerak: 10€. Aurresalmenta.

Sinopsia: Hitzik gabe uzten zaituzten historia izugarri horietako bat da, obra bat sinestezina eta ohiz kanpokoa, burutik ezin kendu dudana, bira eta bira dabilkidana. ‘Las Princesas del Pacífico’ bi emakumeren bizitzaren erretratu fidagarria da; Agustina eta Lidia etxeko egongelan itxita bizi diren izeba eta iloba dira, bi izaki mundura irekita leiho bakar bat dutenak: telebista. Hortxe daukate beren gotorleku txikia kaltetuak ez gertatzeko, besteren zorigaitzen kronikari bihurtzen diren bitartean. Bi izaki samur eta irrigarri aldi berean. Bi pertsona gizartetik baztertuak, mahai-tapiz eta gakorratz-lanetara desterratuak; egun baten dena aldatuko zaie, zortea lagun dutela, itsas bidaia zoragarri bat tokatu baitzaie. Lehenbiziko aldiz bizitzan, beren mundu ñimiñotik atera beharrean dira eta errealitateari aurre egin beharrean. Orduan, zerbait gertatuko zaie eta zerbait horrek betirako elkarri loturik atxikiko ditu non eta gertakarien programak betetzen dituzten kronika horietako batean, biek ala biek ere hain gogokoak dituztenak.