Eduki publikatzailea

Antxoko zinegotziaren arreta egunaren aldaketa

Udalaren izenean, pasaitarrei barkamena eskatzen zaizue gorabehera batengatik otsailaren lehen astean Alkateak, Antxoko zinegotzi delegatu bezala, ezin izan duelako barrutiko ohiko arretarik egin. Horren ordez, herritarren arreta datorren asteazkenean egingo da, otsailaren 13an, ohiko leku eta ordutegian, hau da, Antxoko azoka zaharreko 8. gelan, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.

Hona hemen helbide elektronikoa, oharren bat edo iradokizunen bat egin nahi izanez gero:   antxo@pasaia.net

Barka ezazue eragozpenengatik.