Eduki publikatzailea

BERTAN BEHERA Pasai Antxoko Aste Musikala 2020

BERTAN BEHERA

EGUTEGIA

  • Martxoaren 7an, larunbata, 20:00etan: Guridi Konexioa (elizan)
  • Martxoaren 8an, igandea, 19:00etan: Suhar Korua (elizan)
  • Martxoaren 14an, larunbata, 20:00etan: Hirusta Abesbatza (elizan)
  • Martxoaren 15ean, igandea, 13:00etan: Illunbe Musika Banda (Zumardian)
  • Martxoaren 15ean, igandea, 19:00etan: Pasaia Txiki Abesbatza (elizan)

ANTOLATZAILEA:

  • Sociedad Musical Pasaitarra - Musika Banda Pasaia

LAGUNTZAILEAK:

  • Pasai Antxoko San Fermin eliza
  • Pasaiako Udala - Kultura Saila
  • Pasaia Musikal

MARTXOAK 7, 20:00etan

GURIDI KONEXIOA

Naiara Ijurko, pianoa 

Goi mailako ikasketak Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian amaitu zituen. Emmanuel Ferrer Laloe izan zuen piano irakaslea. Halaber, errepertorio garaikidean espezializatu zen Ricardo Descalzorekin.
Eskola magistralak jaso ditu, besteak beste, irakasle hauengandik: Matthjs Verschoor, David Kuijken, Marcel Baudet, Luisa Espigolé, Jean Pierre Collot eta László Baranyay.
2017an bukatu zuen akonpainamendu espezialitateko masterra, Jeroen Riemsdijk-ekin Maastricht-en (Holanda).
Orduz geroztik, kontzertuak emateaz gain, irakaskuntzan dihardu. Nabarmentzekoa da pianista laguntzaile eta piano-irakasle gisa aritu izana Bartzelonako Liceu eta Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioetan; egun azken horretako irakaslea da.

Iker Urreta, tronpeta

Jesus Guridi kontserbatorioan eta Nafarroako Goi-mailako kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Ondoren, Alacanteko Brass Academy-n jarraitu zuen, Rudi Korp eta Martin Angerer irakasleekin. 
Arlo profesionalean hainbat orkestrarekin aritu da, besteak beste, honako hauekin: Orquesta Freixenet de Música de Reina Sofia, Sanpetersburgoko orkestra sinfonikoa, OFUA edo Pamplonesa banda, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (bi urtez izan zen bekaduna bertan), Gasteizko Udal Banda (bakarlari gisa aritu zen 2011n) eta La Pamplonesa elkartea eta Musika Banda.

Nicolás Zubia. Tronpeta

Donostian jaio zen 1986an. 8 urterekin hasi zituen tronpeta ikasketak, Juanjo Ocón eta Alfonso Masach irakasleekin. Erdi mailako ikasketak Donostiako Kontserbatorio profesionalean egin zituen Joxemari Oiarzabalekin. Ondoren, goi-mailako gradua egin zuen Musikenen Lluis González irakaslearekin. 
Arlo profesionalean Gasteizko Udal Bandako kide izan da, eta Irun, Gasteiz eta Bilboko kontserbatorioetako irakaslea (egun Bilbon dihardu). Hainbat orkestratan aritzen da: EO (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa), BOS (Bilboko Orkestra Sinfonikoa, OEX (Extremadurako Orkestra), ORA (Aragoiko Erresumako Orkestra), Palau de Les Arts-eko Orkestra, San Petersburgoko Sinfonika edo Kamerata Euskadivarius (honekin jo zuen A.Arutiunian-en tronpetarako kontzertua). Duela gutxi Joxemari Oyarzabalen Leizaran tronpeta eta bandarako kontzertua grabatu du.

EGITARAUA

  • 1. zatia: 2 tronpeta eta organoa
    • Concierto in C (RV 537), Antonio Vivaldi
    • Concerto in C, F. Onofrio Manfredini
  • 2. zatia: 2 tronpeta eta pianoa
    • Voluntary, Elegy and Fugue in C, Gary Bachlund
    • Suite in E min (piano solo), J.P. Rameau
      • Mussette en Rondeau
      • Le Rappel des oiseaux
    • Sous le dôme épais, Leo Delibes
    • Les Noces del Manyá, J.R. Pascual-Vilaplana

MARTXOAK 8, 19:00etan

SUHAR KORUA

Abesbatzen munduan esperientzia handia duten 26 abeslariz osaturiko gizonen korua da Suhar. 2018ko udazkenean sortu zen, gizonen abesbatzentzako errepertorioa maila gorenean lantzeko asmoarekin. Esteban Urzelai Eizagirre da taldearen sortzaile eta zuzendaria, eta koruen munduan duen esperientzia luze bezain oparoa proiektu honen bitartez erakustea  du helburu, Amaia Zipitria piano-jolea lagun duelarik.
Gizonen abesbatzek berebiziko garrantzia izan dute gure kultur ondarean. Hasierako "orfeoiak", elizetako koruak, otxoteak eta antzeko taldeak Euskal Herriko kulturaren protagonista izan dira betidanik.
Suhar, gure abesbatzen iraganetik abiatu eta gizonen koruek beren lekua izango duten etorkizunera eramango gaituen katebegia izateko asmoz jaio da. Iragana eta etorkizuna lotuko dituen zubia, alegia. Gure sukaldariek duela zenbait hamarkada beren ogibidea eraldatu zuten, eta euskal sukaldaritza berria sortu zuten. Hala, Suharrek gure arbasoen gizonen koruen kontzeptua eraldatu nahi du, erroei gogor eutsiz, baina proposamen berri eta kalitatezkoak eskainiz.

EGITARAUA

  • 2 Geistliche Chöre, op. 115, F. Mendelssohn (1809-1847)
    • Beati mortui
    • Periti autem
  • La pastorella al prato, D. 513 , F. Schubert (1797 - 1828)
  • Der Gondelfahrer, D. 809, F. Schubert (1797 - 1828)
  • Vier gesänge, D. 983, F. Schubert (1797 - 1828)
  • Mitternacht, WAB 80, A. Bruckner (1824 - 1896)
  • Salvation is created (Spanseniye sodelal), P. Chesnokov (1877-1944)
  • Quatre petites prières de saint François d'Assise, F. Poulenc (1889-1963)
    • I. Salut, dame Sainte
    • II. Tout puissant, très saint
    • III. Seigneur, je vous en prie
    • IV. O mes très chers frères
  • Ave Maria, F. X. Biebl (1906 - 2001)
  • O love, E. Hagenberg (1979)
  • Gone home, Arr.: J. Wykoff (1982)
  • Nunc dimittis, A. Alcaraz (1978)
Amaia Zipitria, pianoa
Esteban Urzelai, zuzendaria

MARTXOAK 14, 20:00etan

HIRUSTA ABESBATZA

1998an ekin zion jardunari. Harrezkero, eta 2009. urtean beren jarduera eten zuten arte, beste abesbatza batzuekin trukeak egiteaz gain hainbat ziklotan parte hartu zuten.
 
2004. urtean Lehen Saria irabazi zuten Ejea de los Caballerosen XXXV. Abesbatzen Lehiaketan. Finalista izan ziren Kantu Koraleko VIII. Sari Nagusi Nazionalean, Molina de Seguran (Murtzia, 2005), Lehen Saria eta Publikoaren Saria irabazi zituzten, gainera, XXVI Fira de Tots Sants Abesbatzen Lehiaketan, Cocentaina udalerrian (Alacant, 2006ko azaroa). 2008ko azaroan II Firacor – VIII Fira de Tots Sants Abesbatza Lehiaketan parte hartu zuten, berriz ere Cocentainan, eta Publikoaren Saria eskuratu zuten.
 
2007ko martxoan TEPODO elkarteak antolatutako Euskal Konpositoreen Lehen Zikloan parte hartu zuten, eta Eva Ugalde musikagileak abesbatzaren mandatuz idatzitako lan bat estreinatu zuten.
 
2015ean berriz ere elkartzeko eta jarduera koralari berrekiteko erabakia hartu zuten; hala, udako solstizioaren omenezko kontzertu bat eman zuten Oarso Kantari jaialdian, eta 2016an San Vicente de la Barquerako XLVI. Marinel Abestien Lehiaketan parte hartu zuen. Aho-zapore goxoa utzi zien azken esperientzia horrek; hainbeste, non aro berri bat abian jartzera animatu ziren, baita errepertorioak prestatzeko aukera emango dien jarduera koral erregularra hastera ere.

EGITARUA

  • Sicut cervus desiderat, Giovanni Perluigi da Palestrina (1525-1595)
  • Fair Phyllis I saw sitting all alone, John Farmer (1570-1605)  
  • Versa est in luctum, Tomás Luís de Victoria (1548-1611)
  • Abendlied, Joseph Rheinberger (1839-1901)
  • Ubi caritas, Ola Gjeilo (1978-)
  • Ave María, Xabier Sarasola (1960-)
  • Laudate Dominum, Javier Busto (1949-)
  • O salutaris hostia, Vytautas Miškinis (1954-)
  • Nerea izango zen, Popular. Arr. Javier Busto (1949-)
  • Maitia nun zira, Popular. Arr. José de Uruñuela (1891-1963)
  • Izar ederra, Popular. Arr. Francisco Escudero (1912-2002)
  • Ikusten duzu, Popular. Arr Josu Elberdin (1976-)
  • A tu lado, Testua, Matías Antón Mena, Musika. Javier Busto  (1949-)
  • Cantos Asturianos, Julio Dominguez (1965-) 
  • Ametsetan (Zati bat), Javier Busto (1949-)
Zuzendaria: Patxi Tardío López

MARTXOAK 15, 13:00etan

ILLUNBE MUSIKA BANDA

EGITARAUA

  • KONSTANTZIA BANDARI, P.Etxeberria Ansa
  • SONG OF VICTORY, Henry Purcel
  • UN DIA EN VIENA, V.Suppe
  • SINATRA IN CONCERT, Henry Novak
  • FREE WORLD FANTASY, Jacob de Haan
  • ATOZTE BADA, Mol. J.R.Vega
ZUZENDARIA: Fran Berra

MARTXOAK 15, 19:00etan

PASAIA TXIKI ABESBATZA

Pasaia Txiki abesbatza Pasaiako barruti guztietako 7 eta 12 urte bitarteko haurrek osatzen dute. 1995. urtean sortu zen Gorka Mirandaren zuzendaritzapean. Gaur egun 70 haur inguruk osatzen dute eta 2018. urtetik zuzendaria Ainhoa López de Munain da.
 
Talde honen helburua da, besteak beste, kultura musiko-korala sustatzea, haurrei musika prestakuntza dinamikoa emanez, modu erakargarri eta ludikoan. “Pasaia Abesbatza Abesbatza Taldea”ren proiektu pedagogikoaren barruan sartzen da, Pasaia Musikal Pasaiako Musika Fundazio Publikoaren barnean.
 
Ikasturtean zehar hainbat jardueratan parte hartzen du: kontzertuak, musika topaketak, eta musika koralarekiko interesa sustatzen duten beste hainbat jarduera.

EGITARAUA

  • Xoriñoa Kaiolan, Mold. Josu Elberdin
  • Errekatik gora, Mold. Josu Elberdin  
  • Koralez kora, Mold. Josu Elberdin
  • Hine ma tov, A. Naplan
  • Negua joan da ta, Mold. Josu Elberdin
  • Akai hana, N. Terashima
  • Nika Kanika, Elberdin
  • Pika hau, Mold. Josu Elberdin
Zuzendaria: Ainhoa Lopez de Muniain
Pianojolea: David de Oliveira